Web
Analytics
VI. TRINTXERPE-SAN PEDRO MENDIKO HERRI LASTERKETA PASAIA - Lasterketak.eus VI. TRINTXERPE-SAN PEDRO MENDIKO HERRI LASTERKETA PASAIA - Lasterketak.eus

VI. TRINTXERPE-SAN PEDRO MENDIKO HERRI LASTERKETA PASAIA

20140412_PasaiakoMendiLasterketa.jpg

ZIRKUITUA / CIRCUITO: Asfaltoa %15, Mendia %85

IZENEMATEA / INSCRIPCIÓN: 10 € (aurretik/anticipada) / 13€ (egunean/mismo dia)

ARAUDIA / REGLAMENTO:

1.- Trintxerpe atletismo taldeak, jaietako batzordearekin batera, PASAIKO MENDI LASTERKETA antolatu du Apirilak 12rako, eta 16 urte beteak dituzten guztiek parte hartu ahal izango dute.

2.- Lasterketak 13,50 km izango ditu, %85 menditik. Mendiko lasterketa hau ez da oso zail, edozen korrikalari parte hartzeko.Itsaso mailatik ateratzeko da eta 190 metro altuera handiena da. Irteera eta helmuga Pasaiako frontoian da. 

3.- Helmugako kontrola lasterketa hasten denetik BI ORDUTARA itxiko da. Lasterketa bukatzeko hori baino denbora gehiago behar dutenak kontroletik kanpo sartuko dira.

4.- Izena aurretik eman daiteke herrikrosa.com edo Donostiako Laister eta U51 dendetan 10€etan. Egun bertan 15:30etik 14:30era, probaren abiapuntuan bertan 13€ (Pasaiako frontoian).  

5.- Zenbakia bularraldean jarri beharko da, ongi ikusteko moduan. 
Korrikalariak proba aurreko egunetan bere izena parte-hartzaileen artean azaltzen dela ziurtatu beharko du.
Ordainketa probaren aurreko egunetan egin beharko da.
Korrikalariak ziurtatu beharko du, halaber, zerrendan izenaren ondoan ordaindu izana ageri dela. Zerrendan ordaindu gabe daukala ageri bada, ordainketaren agiria aurkeztu beharko du lasterketaren egunean edo bestela egun horretako prezioa ordaindu beharko du.

Lehenengo 5tak saria edukiko dute, mutiletan eta nesketan. Klubeko lehenegoa saria jasoko du.

6.- Antolatzaileek behar diren neurriak hartuko dituzte, lasterketan inolako gorabeherarik izan ez dadin. Horretarako, Udaltzaingoaren, Kirolarekin taldeko boluntarioen eta DYAren laguntza izango dute.

7.- Parte-hartzaileek zintzo eta kirol legez jokatuko duten uste osoa dute antolatzaileek. Hala, korrikalariek proba oso-osorik beren kabuz egin beharko dute, kanpoko bultzada eta laguntzarik jaso gabe eta beste korrikalariei enbarazu eta kalte egin gabe. Hori hala dela egiaztatzeko eta kontrolatzeko, antolatzaileek laguntzaileak jarriko dituzte ibilbidean zehar, eta haiek arauak betetzen ez dituztenen berri emango diete antolatzaileei, dagozkien neurriak har ditzaten. Besteak beste, korrikalaria sailkapenean atzeratzeko eskubidea izango dute, baita probatik kanporatzekoa ere.

8.- Antolatzaileek istripuetarako aseguru bat izango dute, lasterketako parte-hartzaileek min hartzen badute ere.
 
9.- Lasterketako parte-hartzaile guztiek, lasterketan izena emanda, onartu egiten dute araudi hau, eta lasterketan parte hartzeko sasoi egokian egon beharko dute.

IBILBIDEA – RECORRIDO:

 

 

INFORMAZIO GEHIAGO – MÁS INFORMACIÓN:

GABRIEL VIEIRO / [email protected] / 627137201

 

Event Details
  • Hasiera data
    2014-04-12 17:00
  • Helbidea
    TRINTXERPE - SAN PEDRO, GIPUZKOA
Artxibo
Event Search