Web
Analytics
VII. SORGIÑEN LASTERKETA - Lasterketak.eus VII. SORGIÑEN LASTERKETA - Lasterketak.eus

VII. SORGIÑEN LASTERKETA

20130928_SorginenLasterketa_cabecera.png

 

ARAUDIA

1.- DATA ETA LEKUA

VII Sorginen lasterketa, 2014ko Urriaren 5ean, goizeko 9:30etan izango da. Irteera eta Helmuga puntua:  San Juan Plaza Axpe

2.- IBILBIDEA

Lasterketa honek Urkiolako Parkea zeharkatzen du. Esparru honen babesa bermatzeko ez da onartuko  edozein paper, plastiko edo zaborra zirkuituan zehar jaurtitzea, markatutako puntuen kenduta.

Arau honen kontra jotzen duenak karreratik kanpo geratuko da eta beste zigor administratiboei aurre egin beharko luke.

Lasterketaren ezaugarriak, ondorengoa dira:
-Luzera 25,6Km.

-Desnibela 1.261m.

-Gehiengo altuera  977 m. Larrano Mendatea

sorgiñen lasterketa

3.- MAILAK

Maila guztietan gizonentzako zein emakumezkoentzako sariak egongo dira.

Bertakoak (Atxondon erroldatuak)
Beteranoak. 40 – 45 – 50 -55 -60 – 65 edo gehiagokoak

4.- IZEN-EMATEA

Izena emateko epea: Uztailaren 25etik –Urriaren 2ra

– Federatuak (Mendian): 18 €.

– Ez federatuak: 21 €.

Epez kanpoko inskripzioak: 25 €.  
Egunean bertan: 30€

5.- SEGURTASUNA

Antolakuntzak Ardura Zibileko eta Istripuko aseguruak izango ditu. Gurutze Gorriaren  laguntza izango dugu.

Antolatzaileek parte-hartzaile guztiei mediku-azterketa bat egitea gomendatzen die.

Norberak bere gain hartu beharko du kirol jarduerak dakarren arriskua.

6.- SEINALEZTAPENA

Ibilbidea eta kilometroak behar bezala markatuta egongo dira, babeslearen zinta eta Km.en  kartelekin.

7.- KONTROLAK

Probaren luze-zabalean antolakuntzak kontrol guneak  jarriko ditu. Bertatik igarotzea ezinbestekoa izango da, gune hauetan egingo baitira arauzko igarotze-kontrolak.

8. –HORNIDURA PUNTUAK

1. POL – POLeko iturrian ( 5,5 kma) – Likidoa
2. 10 Kma- Likidoa
3. TOPE – ARRAZOLA (15  km) – Likidoa – Janaria
4. BETSAIDE (17,5km) – Likidoa
5. San Roke 22. Kma Likidoa
6. Helmugan AXPEN – Likidoa / Janaria

9.- SAILKAPENA

Antolatzaileek kronometraje elektroniko enpresa baten laguntzaz aterako dute bere sailkapena eta Apatamonasterioko plazan publikatuko da behin lasterketa amaituta.

Sailkapena argitaratu ondoren, 30 minutu egongo dira edozein erreklamazio egiteko. Denbora pasa eta gero,ofizialak egingo dira sailkapenak.

10.- GARAIKURRAK

Lehen hiru sailkatuak kategoria absolutuan (Emakumezkoak- Gizonezkoak)

Irabazleak ondorengo kategorietan

Bertakoak (Atxondon erroldatuak)
Beteranoak. 40 – 45 – 50 -55 -60 – 65 edo gehiagokoak

11.- DATU PERTSONALAK

Inskripzioan emandako datu guztiak, antolatzaileak bakarrik erabiliko ditu.

12.- BESTERIK

Araudian ez aipatutakoa antolatzailearen iritzian eta bona fide geratuko da.

13.- ONARPENA             

Inskripzioa egiterakoan, parte hartzaile guztiek onartzen dute Araudi hau ezagutzea eta bertan aipatzen denarekin ados egotea.
Bidez batez bere irudia (argazkia, bideoa, etab.) web orrietan, karteletan eta erreportajeetan erabiltzeko baimena ematen dutela antolatzaileei.

Aipatutako irudia erabiltzeko  baimena beroketatik sari emateraino ulertzen da.

INFORMAZIO GEHIAGO – MÁS INFORMACIÓN:

http://durangokirol.club/sorginen/

Event Details
  • Hasiera data
    2014-10-05 09:30
  • Kategoria
  • Helbidea
    ATXONDO, BIZKAIA
Event Tags
Artxibo
Event Search