VII. SUDUR KROSA – EGIA
Egiako Porrontxo jaietako batzordeak azken urteotan antolatutakoari Donostiako Piratak jarraipena ematera goaz eta Egiako Sudur krosa antolatuko dugu apirilaren 23an.
Zergatik dugu Sudur izena? Duela urte batzuk, Gladis Enea parkeak lasterketarik ez zuela ikusita, espazio honek bere kros propioa eduki behar zuela erabaki genuelako, POR NARICES! Egiatarrek herritarrentzako landutako lasterketa da gurea. Komertzio txikiez sponsorizatuta gaude, eta harro gaude honetaz, bizi dugun krisi garai hauetan saltoki txikiak inoiz baino gehiago babestu behar baititugu.
Sudurzaleon lasterketaren zazpigarren urtemuga ospatzeko, Piratak festa honi jarraipena eman eta sudurren umoreak aurrera egin dezan gabiltza lanean eta apirilaren 23ean Gladis Enea parkea atletismo herrikoiaren festa bilakatu dadin.
Bi hornidura postu izango ditugu lasterketaren amaieran. Bata likidoa eta bestea solidoa.
Lasterketa girotzeko musika, eta beharrezko guztiarekin kontatuko dugu.
JANTZI ZAPATILAK ETA IZERDITU SUDURRAK!!
IZENEMATEA – INSCRIPCIÓN:
SUDUR TXIKI LASTERKETATXOA
Egiako Sudur Txiki lasterketa ospatuko degu sudur krosaren egun berberean, arratsaldeko 16-etan, helduak irten baino ordubete lehenago. Lasterketa sinbolikoa izango da, haurrak eta kirola elkartzeak du helburu eta berez, ez da sailkapenik izango. Lasterketa 14 urte baino gutxiago dituzten haurrentzako izango da.
Ibilbideari dagokionez, hiru distantzi desberdinetakoa izango da, haurren adinaren arabera. Guztiak ibilbide berdinean oinarritutakoak. Bata bestea baino luzeago. Alde batetik, helduen direnetzat, 10 urte ta 14 inguruan dabiltzenentzat ain zuzen ere. 900 metrotako ibilbide guztiz laua izango dute. Irteera helduak irtetzen diren puntu beretik izango da, eta dena zuzen jarraituko dute Mundaizera ateratzeko dagoen ate berdera ailegatu baina pixkat lehenago arte. Hantxe ziaboga eman, eta irteera puntura itzuliko dira hantxe helmugaratzeko.
Bestalde bigarren ibilbidea, 600 metrotako distantzia duena. Toki berdinetik irten eta erruinak dauden pareraino ailegatuko dira. Hantxe buelta eman eta helmugaratuko dira.
Hirugarren zirkuitua, txikien direnentzat zuzenduta egongo da. Irteera puntu berdinetik atera eta harrizko putzuraino ailegatuko da. Hantxe buelta eman eta helmugaratuko dira.
Ibilbide guzti hauek, gurasoen konpainian korri egiten egin dezakete. Beraz amatxo eta aitatxok, anima zaitezte zuen seme alabak Gladis Eneara ekartzen, primeran pasako dezue eta!
Jantzi zapatilak eta izerditu sudurtxoak!
IBILBIDEA: 3 KILOMETROTAKO IBILBIDEARI BI ITZULI
RECORRIDO: DOS VUELTAS A UN CIRCUITO DE 3 KILOMETROS
INFORMAZIO GEHIAGO – MÁS INFORMACIÓN: