Lasterketako Datuak
Maiatzak 4, Igandeko lasterketa eraberrituta etorriko da. Orain arteko igoera berdiña izango da, baina kurtzean buelta eman beharrean, aurrerantz jarraituko dugu, Aizkorriko mendizerran barrena, Buetraitz,Akaitz, Arriurdiñ eta Artzanburu mendiak igoaz. Ondoren, Aloñaren ipar aurpegian aurkitzen den mehatzarien bide zaharra barrena, Oñatiko plazara iristeko. Lasterketa oso bat, non, guztiok goza dezakegun. Bai mendi ertzetan behar ditugun habileziak eta teknikak martxan jarriz eta , baita, meatzarien bideetan, abiaduran korrika eginez!!!
Data: 2014ko Maiatzaren 4
Ordua: 9:00
Luzera: 22,6km
Irteera: Oñatiko Plazan
Helmuga: Oñatiko Plazan
Desnibel positiboa: 2020m
Gutxieneko altuera: 230m
Gehienezko altuera: 1352m
Anoa Postuak: 6
-Urtiagain-km4 (Likidoa)
– Aloña-km8 (Likido+solidoa)
– Eskista-km13 (Likido+Solidoa)
– Aginaga-km16 (Likido+Solidoa)
– Karolieta "Salditokia"-km21 (Likidoa)
– Helmugan-km22,6 (Likido+Solidoa)
Dutxak: Oñatiko kiroldegian, Helmugatik 100m-tara
Sari banaketa: Maiatzak 4, igandea, 13:30etan Oñatiko plazan
Denbora Kontrola: Txip bidez. Hiru kontrol limite egongo dira. Baita ibilbidean zehar kontrol gune desberdinak egongo dira
– Aloñan: 1:45
– Eskistan: 3:00
– Metan:4:30
OHARRA: Denbora horretan pasatzen ez diren korrikalariak momentu horretan lasterketatik kanpo geratuko dira.
INFORMAZIO GEHIAGO – MÁS INFORMACIÓN: