Web
Analytics
XI. DONOSTIA-HONDARRIBIA TALAIA BIDEA MENDI LASTERKETA - 2023 - Lasterketak.eus XI. DONOSTIA-HONDARRIBIA TALAIA BIDEA MENDI LASTERKETA - 2023 - Lasterketak.eus

XI. DONOSTIA-HONDARRIBIA TALAIA BIDEA MENDI LASTERKETA – 2023

DONOSTIA-HONDARRIBIA TALAIA BIDEA MENDI LASTERKETA

XI. DONOSTIA-HONDARRIBIA TALAIA BIDEA MENDI LASTERKETA – 2023

Donostia-Hondarribia trail-a mendi lasterketen egutegian erreferente izan nahi duen proba berezia, bere lemak dioen bezala itsasoaren gainetik korrika eginten delako…eta baita gurutzatu ere.

Lasterketaren zati handienak TALAIA BIDEA jarraitzen du, Gipuzkoako Foru Aldundiak ein handi batean egokitua eta bi naturgune babestu zeharkatzen dituena, Ulia eta Jaizkibel mendiak. Hori dela eta gomendatzen da Mendizaletasunerako Praktika onen Dekalogoa jarraitzea.

Ibilbidea Donostiako Gros auzotik Uliara igoz, Kutraia bidetik Platako faroraino, handik Pasai San Pedrora jaisteko eta Donibanera pasatzeko, ondoren Kalaburtzatik gora Jaizkibelera igotzeko lehenengo dorreraino, eta gainetik dorrez-dorre ipar eta hegoaldera ikuspegiak ditugula, Txingurriarrin beheranzko bide luzea hartu arte Biosnar lurmuturreraino, itsasoa ia ukituz Artzukoporturaino iritsiko gara, bertatik Guadalupera igo eta Hondarribiko kasko zaharra zeharkatuz helmugarantz.

Ulia eta Jaizkibel arteko pasabidea antolakuntzak ezarritako txalupen bidez egingo da. Txiparen teknologia bidez itsas zeharkaldian igarotako denbora ez da gaineratuko azken denboran.

Informazio orokorra

Izen-emateak: Zozketa bidez.
Izen-emate prozesuaren datak:

  • Aurretiko izen-ematea: urtarrilaren 9tik 25era.
  • Zozketarako zenbakien argitaratzea: urtarrilak 27.
  • Zozketa: otsailak 1 eguerdiko 12etan Sortea2 plataforman.

Dortsalen jasotzea: Martxoaren 20tik 25era Bretxako Forum Sport dendan (10:00etatik 21:00etara). Igandean Katalunia plazan 8:00etatik aurrera.

LASTERKETAREN INFORMAZIOA:
Irteera: 9:30tan Donostia (Kataluinia Plaza- Gros)
Helmuga: Hondarribia (Harresilanda kalea)
Distantzia: 30,8 Km
Goranzko desnibela: 1.300 m
Gehienezko parte-hartzea: 500 korrikalari
Garraioa Hondarribiatik Donostiara: (EGUNERATU GABE) 7:45h. Jostaldi Udal Pilotalekutik (ikusi kokapena). EZ DAGO garraio antolaturik lasterketa ondoren Donostiara. Garraio publikoa. http://www.ekialdebus.net/
Consigna: Irteeran, Kataluinia plazan, jasotzea helmugan.

Antolatzailea

C.D. FORTUNA K.E.
Paseo Pío Baroja 47.
20008 – Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa/Guipúzcoa)
Tel.: 943214900
[email protected]

PROFILA / Perfil

DONOSTIA HONDARRIBIA MENDI LASTERKETA

INFORMAZIO GEHIAGO / MÁS INFORMACIÓN:

www.cdfortunake.com

Event Details
Artxibo
Event Search