Web
Analytics
XIII. ZUMAIAKO ZAKILA BIRA - 2009 - Lasterketak.eus XIII. ZUMAIAKO ZAKILA BIRA - 2009 - Lasterketak.eus

XIII. ZUMAIAKO ZAKILA BIRA – 2009

ARAUDIAZakila bira_kartela

Zumaiako Udalak Zumaiako XIII. Zakila Bira  antolatu du.
Zumaiako XIII. Zakila Bira, urriaren 3an egingo da, arratsaldeko 17:00etan.. Ibilbidea: Zumaia-Arroa-Iraeta-Aizarnazabal-Oikia-Bedua-Zumaia. Kilometroak adierazteko txartelak egongo dira.

Izen-ematea: 10  €.

Kutxa: 2101 0174 13 000003086.6

Aurrezki kutxa: 3035 0037 43 0370790006

Lubaki Kiroldegian:Tel. 943862021.

Faxa: 943862456

www.zumaia.net

www.herrikrossa.com

Laister-Donostia –943430704

NereSport – Zarautz – 943131689

Izena emateko egin klik hemen.

Egunean bertan: hiru ordu laurden lehenago arte Itsaskiroldegian. Prezioa: 13 €.
Dortsalak proba egunean banatuko dira. Itsaskiroldegian (9:00-13:00) (14:30-16:30)
Antolakuntzak Ardura Zibileko eta istripuko aseguruak  izango ditu.
DYAren laguntza izango dugu.

Helmugako kontrola 19:15ean itxiko da.

Edari-postuak: 3 izango dira:

  • 5. km.: Agote Auzoa.
  • 11.km.: Aizarnazabalgo bidegurutzea.
  • 17.km.: Oikian.

Mailak honako hauek dira:

  • Gazteak (G-E): 16 urtetik – 19ra.
  • Nagusiak(G-E): 20 urtetik – 34ra.
  • Beteranoak (G-E)
  • A maila: 35 urtetik – 44ra
  • B maila: 45 urtetik – 54ra.
  • C maila: 55 urte eta gorakoak.

Sariak: Gizonentzat   Emakumeentzat

             1.- 240  €                1.- 240  €
             2.- 150  €                2.- 150  €
             3.- 120  €                3.- 120  €
             4.- 100  €                4.- 100  €
             5.- 100  €                5.- 100  €
             6.- 100  €                6.- 100  €

Maila bakoitzeko (G-E) lehenengoei garaikurra emango zaie eta partehartzaile guztiei kamiseta.

Sari banaketa  19:15ean izango da.

Zozketa: hainbat opari zozkatuko dira.

Antolakuntzak parte-hartzaile guztiei mediku-azterketa egitea gomendatzen die. Norberak bere gain hartu beharko du kirol jarduerak dakarren arriskuaren erantzukizuna.

Antolakuntzak ez du bere gain hartuko partehartzaileek beren buruari edo beste bati egin diezaiekeen galera, kalte, edota lesioen erantzukizunik.

Parte-hartzaile guztiek, parte hartzeagatik, araudi hau onartzen dute. Bertan jasotzen ez dena IAFFen araudia kontuan izanda erabakiko da.

Proba eskualdeko errepideetan egingo denez, partehartzaileak eskuineko bidetik joan daitezela eskatzen da. ANTOLAKUNTZAK egindako iradokizunak errespetatzen ez dituzten atletak BAZTERTURIK geratuko dira.

Lasterketa ixteko kotxe-erratza jarriko du antolakutzak, eta bidean geratzen diren korrikalariak helmugara eramango ditu.

Gehienezko partaide kopurua: 850.

Irteera arratsaldeko 17:00etan izango da Erribera Kalean. Helmuga, berriz, kale berean  egongo da, Pulpo elkartearen aurrean.

Dutxak: Itsaskiroldegian egongo dira.

ZUMAIko UDALA / 943862021 / FRAN AIZPURUA

Event Details
  • Hasiera data
    2009-10-03 17:00
  • Helbidea
    ZUMAIA, GIPUZKOA
Event Tags
Artxibo
Event Search