Web
Analytics
XV. TORREAUZOKO HERRI KROSSA - Lasterketak.eus XV. TORREAUZOKO HERRI KROSSA - Lasterketak.eus

XV. TORREAUZOKO HERRI KROSSA

20120701_TorreauzoHerriKrosa.GIF

torreauzo herri krosa

Antolatzailea

ANTXINTXIKETAN K.E.
Motxon 1 1 dcha.
20560 – Oñati (Gipuzkoa/Guipúzcoa)
Tel.: 676523674
[email protected]

 
Data: 2012/07/01
Ordua: 11:00
Distantzia: 7.5
Izen-ematea: Hasiera: 2012/05/28 (00:00)
Amaiera: 2012/06/28 (23:59)
Probako kupoa: 200 Parte-hartzaileak
Dutxarik baden: Bai
Dutxen helbidea: Zubikoa kiroldegia ( Oñati)
Arropa jasotzeko zerbitzua: Ez
Web orria: www.antxintxiketan.com

 

Izen-emate motak

– INTERNET/ MENDIZABAL KIROLAK (OÑATI): 8 €

– LASTERKETA EGUNEAN: 12 €

Arautegia

1. ANTXINTXIKETAN KIROL ELKARTEAK TORREAUZOKO XV. HERRI- KROSSA antolatu du.

2. Lasterketa OÑATIn ( Gipuzkoa) izango da San Pedro- Olate- San Pedro zirkuituan. Irteera eta helmuga TORREAUZOn izango da eta 7.5 km izango ditu.

3. Bertan parte hartu ahal izango dute hala nahi duten atleta guztiek federatuak izan ala ez. inolako bereizketarik egin gabe.

4. Maila bakarra egongo da; parte hartzeko gutxieneko adina 14 urte beteak izatea. Gazteagoak aita edota arduradun baten baimena beharko luke.

5. Lasterketa 2012ko uztailaren 1ean izango da.
Goizeko 11etan.

6. Izenemateak:
– Internetez ekainaren 28 arte www.kirolprobak.com orrialdean 8 euro.
– Mendizabal kirol-dendan ( Oñati) ekainaren 30 arte 8 euro.
– Lasterketa egunean lasterketa hasi baino ordu erdi lehenagorarte irteera lekuan. 12 euro

7. Korrikalariek lasterketa amitzean oroigarriak jasoko dituzte.

8. Sariak: lasterketako sariak oparitan izango dira lehen hiru sailkatuentzat ( gizonezkotan eta emakumezkotan); gainera irabazleek Antxintxiketan K.Elkartearen txantxikua jasoko dute.

Lehen oñatiarrak saria  jasoko du.

Sari banaketa ostean euskal produktuak eta bestelako opariak zozketatuko dira.

9. Lasterketa jarraitu ahal izango duten ibilgailuak antolatzaileek adieraziko dituzte.

10. Antolatzaileek erantzunkizun zibileko asegurua kontratatu dute Gipuzkoako Atletismo Federakuntzaren arabera.

11. Antolatzaileek ez dute euren gain hartuko partehartzeagatik gerta litezkeen kalteak ez partehartzaileengan ezta ikusleengan ere lasterketari ez dagokion arrazoiak eraginda balira.

12. Aldagelak eta dutxak Oñatiko ZUBIKOA kirlodegian egongo dira.

13. Helmugarako kontrola itxi egingo da irten eta ordu bat beranduago.

14 Partehartzaile guztiek izen ematearekin batera ezagutu eta onartu egiten dituzte lasterketa honetako arauak eta aitortzen dute egoera fisiko onean daudela eta ez dutela inongo gaixotasunik euren burua arriskuan jar lezakeenik eta partehartzea saihestu dezakeenik eta beraz partehartzeagatik letorzkeen kalteen ardura osoa hartzen dutela.
 

 

ARGAZKIAK / FOTOS [2011]

 

Event Details
  • Hasiera data
    2012-07-01 11:00
  • Kategoria
  • Helbidea
    OÑATI, GIPUZKOA
Event Tags
Artxibo
Event Search