Bost kilometro t'erdi dira eta Eibartik hasita Arratera igo behar da. Asfalto eta zementuko pistak dira bide osoan eta tartean %20 aldapak topatu ditzakegu.
Aurtengo Arrateko igoera irailaren 15ean ospatuko da. Irteera goizeko 10:30etan izango da Toribio Etxeberria kalean eta 5,5km korritu ondoren Arrateko zelaian izango da helmuga.
Izen ematea doakoa da eta ordubete lehenago hasiko da Eibarko Klub Deportiboaren bulegoetan, irteera lekua izango dena.
Lasterketa bukatutakoan sariak zozketatuko dira parte hartzaile guztien artean.
Informazio gehiago:
C.D.EIBAR / 646828286 / IKER SASIETA / [email protected]