Web
Analytics
XXX. ARRASATE OÑATI LASTERKETA - 2013 - Lasterketak.eus XXX. ARRASATE OÑATI LASTERKETA - 2013 - Lasterketak.eus

XXX. ARRASATE OÑATI LASTERKETA – 2013

20131012_ArrasateOnatiHerriLasterketa.jpg

arrasate oñati herri lasterketa

Antolatzailea

ANTXINTXIKETAN K.E.
Motxon 1 1 dcha.
20560 – Oñati (Gipuzkoa/Guipúzcoa)
Tel.: 676523674
[email protected]

 
Data: 2013/10/12
Ordua: 17:00
Distantzia: 11.400
Irteera herria: Arrasate/Mondragón (Gipuzkoa/Guipúzcoa)
Helmuga herria: Oñati (Gipuzkoa/Guipúzcoa)
Izen-ematea: Hasiera: 2013/08/26 (00:00)
Amaiera: 2013/10/11 (22:00)
Probako kupoa: 500 Parte-hartzaile
Txipa behar du: Bai
Adin-muga: Bai (1920/01/01(e)tik eta 1997/12/31(e)ra artean jaiotakoak)
Dutxarik baden: Bai
Dutxen helbidea: Zubikoa Kiroldegia ( Oñati)
Arropa jasotzeko zerbitzua: Bai
Arropa jasotzeko helbidea: Kirolarien arropak 16.40 arte jasoko ditugu Arrasaten. Gero Oñatin helmugan bueltatuko dira motxilak.
Web orria: www.antxintxiketan.com
 

Izen-emate motak

  • 12 € ALOKAIRUZKO CHIPA ETA AUTOBUSIK EZ
  • 10 € CHIP HORIAREKIN ETA AUTOBUSIK EZ
  • 14 € ALOKAIRUZKO CHIPA ETA AUTOBUSA
  • 12 €CHIP HORIAREKIN ETA AUTOBUSA

IZENEMATEAK – INSCRIPCIONES:

http://www.kirolprobak.com/competicion_ficha.php?id=858

Informazio gehigarria

XXX.ARRASATE-OÑATI LASTERKETA.

Arrasate-Oñati lasterketa Antxintxiketan K.Elkarteak Arrasateko Atletismo taldea eta Bergarako Hanka labanka Taldearen laguntzarekin antolatzen du; aurtengoan XXX. edizioa izango da. Gainera Roller lasterketa ere izango da.

ARAUTEGIA.

1. Lasterketa Antxintxiketan K.Elkarteak Arrasateko Atletismo Taldearen laguntzaz antolatzen du.
2. Irteera Arrasateko Portaloian eta helmuga Oñatiko enparatzan egongo dira kokatuak. Urriaren 13an arratsaldeko 5etan emango zaio hasiera eta 5 min lehenago patinatzaileak aterako dira.
3. 1995 urtean edo lehenago jaiotako edozeinek har dezake parte.
4. Lasterketak 11 kilometro eta 600 metroko bidea izango du bukatzeko ordu t’erdiko denbora emango da.
5. Sariak oparitan lehen hiru emakume eta gizakume sailkatuentzat izango dira; lehen oñatiar eta arrasatearrek ere sarituak izango dira.

Lehen neska eta mutil rollerrak ere sarituko ditugu.

6. Izen ematea:
– Aurrez: www.kirolprobak.com; 2012-10-11 arte; 06 barne.
Egunean bertan ez da izen ematerik onartuko.

7. Ordaindu beharrekoa 
Alokairuzko txipa:15 euro ( lasterketa amaieran chipa antolatzaileei bueltatu beharko zaie)
Txip horia dutenek: 13 euro
Txipa eta dortsala lasterketa egunean irteeran Arrasaten jaso ahal izango da 15.30 etatik aurrera

8. Antolatzaileek autobusak jarriko dituzte Oñatitik Arrasatera korrikalariak eramateko; autobusak 15.45etan aterako dira.

Autobus zerbitzua erabili nahi izanez gero partehartzaileak 2 euro gehiago ordaindu beharko ditu izena ematerakoan. 

9. Antolatzaileek Korrikalarien arropak Arrasatetik Oñatira eramateko zerbitzua eskeiniko du. Arropak 16.45 baino lehen utzi beharko dira. 

10. Lasterketa amaieran opari eder bat emango zaio korrikalariari parte hartze hutsagatik.

11. Parte hartzaileek bideko eskubiko karriletik egin beharko dute korrika eta korrikalariren batek ezkerreko karrila erabiltzen badu DESKALIFIKATUTA geratuko da.

12. Arautegi honetan jasotzen ez den edozein arazoren aurrean erabakia Batzorde Antolatzaileak izango du.

13. Patinatzaileei eurentzat propio eginiko arautegia irakurtzea gomendatzen diegu .

14. Partehartzaile guztiek izen ematearekin batera ezagutu eta onartu egiten dituzte lasterketa honetako arauak eta aitortzen dute egoera fisiko onean daudela eta ez dutela inongo gaixotasunik euren burua arriskuan jar lezakeenik eta partehartzea saihestu dezakeenik eta beraz partehartzeagatik letorzkeen kalteen ardura osoa hartzen dutela.

Informazio gehiago / Más información: www.antxintxiketan.com

ARGAZKIAK – FOTOS 2013

http://goiena.net/argazkiak/arrasate-onati-lasterketa-2013/

Event Details
  • Hasiera data
    2013-10-12 17:00
  • Kategoria
  • Helbidea
    ARRASATE - OÑATI, GIPUZKOA
Artxibo
Event Search