Web
Analytics
GORBEIA SUZIEN 2024 SKYRUNNER WORLD SERIESETAKO PROBA IZANGO DA - Lasterketak.eus GORBEIA SUZIEN 2024 SKYRUNNER WORLD SERIESETAKO PROBA IZANGO DA - Lasterketak.eus

GORBEIA SUZIEN 2024 SKYRUNNER WORLD SERIESETAKO PROBA IZANGO DA

GORBEIA SUZIEN 2024
  • Irailaren 27-29 asteburuan ospatuko da Zeanurin, eta Skyrace eta 21K lasterketak irailaren 28an, larunbatean, egingo dira
  • Skyrunner World Series zirkuitoa martxoaren 2an hasiko da eta 21 proba hartuko ditu bere baitan
  • Gorbeia Suzien Skyrace lasterketako izen-ematea otsailaren 1etik 25era bitartean egongo da zabalik gorbeiasuzien.eus atarian
  • 21K lasterketako izen-ematea martxoaren 4an zabalduko da, goizeko 10:00etan
  • Emakumeen presentzia bermatzeko 150 dortsal gordeko ditu antolakuntzak

Zeanuri, 2024ko urtarrilaren 30a

Gorbeia Suzienek eta Merrellek, outdoor oinetakoetan espezializatutako markak, indarrak batu dituzte berriro, eta babesletza-akordioa sinatu dute Merrell izan dadin Gorbeia Suzien Merrell 2024 lasterketaren hurrengo edizioko “title sponsor”-a.

Gorbeia Suzien 2024 edizioa ISF-k, Nazioarteko Skyrunning Federazioak, antolatzen dituen Skyrunner World Seriesetako proba izango da.

Beste urte batez, munduko lasterketa zirkuiturik teknikoeneko proba izango da.

Gorbeia Suzien 2024 irailaren 27-29 asteburuan ospatuko da Zeanurin, eta Skyrace eta 21K lasterketak irailaren 28an, larunbatean, egingo dira.

Skyrunner World Series zirkuitoa martxoaren 2an hasiko da La Palmako Acantilados del Norte Skyrace lasterketarekin, eta Frantzia, Mexiko, Austria, Espainia, Thailandia, Portugal, Hego Korea, Malasia, Kanada, Peru, Suitza, Italia, Turkia eta Euskal Herria igaroko dituzten 21 proba hartuko ditu bere baitan.

Izen-emateak

  • Skyrace lasterketako izen-ematea otsailaren 1etik 25era bitartean egongo da zabalik www.gorbeiasuzien.eus atarian. Ondoren, martxoaren 1ean egingo dan zozketa bidez osatuko da irteerako parte hartzaileen zerrenda eta baita itxaron zerrenda ere.
  • 21K lasterketako izen-ematea martxoaren 4an zabalduko da, goizeko 10:00etan, eta dortsalak bukatu arte egongo da zabalik.

Aurten ere emakumeen presentzia bermatzeko ahalegin berezia egingo du antolakuntzak eta horretarako 150 dortsal gordeko ditu.

Leave a Comment

Artxibo
Event Search