Web
Analytics
Herri Lasterketan izena emateko epea zabalik dago - Lasterketak.eus Herri Lasterketan izena emateko epea zabalik dago - Lasterketak.eus

Herri Lasterketan izena emateko epea zabalik dago

Otsailaren 26an izango da lasterketa, eta ibilbidean aldaketa batzuk izango dira.

Zumaiako Herri Lasterketaren 27 edizioak zenbait aldaketa izango ditu ibilbidean. Patxita Etxezarreta kaletik abiatuko dira korrikalariak, Aita Mari auzorako sarreraren paretik. Handik Zubitxira, Ayra Durexeko zubitik buelta, eta ondoren bi aldiz: moila, parolbidea, Amaiako plaza, Itzurun, San Telmo, Erribera, Axular, Sagarbide, Alai eta helnugaratzea Gernika parkean. Guztira, ohi bezala, 10.200 metro. 17:00etan hasiko da nagusien lasterketa, baina aurretik, 16:00etan, gaztetxoenen lasterketak jokatuko dira.

www.kirolprobak.com webgunean eman behar da izena lasterketa nagusira. Bederatzi euro ordaindu behar dira txip propioa edukiz gero; bestela, txiparen alokairua barne, 10 euro. Eta egunean bertan izena ematen dutenek gehiago ordaindu beharko dute: 12 eta 15 euro, hurrenez hurren. Irabazleek 240 euroko saria jasoko dute, bigarrenek 150 euro, hirugarrenek 120 euro, eta laugarrenek, bosgarrenek eta seigarrenek 100 euro. Horrez gain, 150 euroko gainsaria jasoko du errekorra ontzen duenak. Gizonezkoetan Aithadi Yunnesek du errekorra (30:21) eta emakumezkoetan Ainhoa Muruak (35:59).

Biko lasterketan egin zen bezala, haurtzaindegi zerbitzua eskainiko zaie korrikalariei, 16:30etik 18:30era. Interesatuek e-mailez egin dezakete eskaera [email protected] helbide elektronikoan.

Iturria: www.baleike.com

Artxibo
Event Search