Donostia Hondarribia Trail mendi lasterketaren 9. ekitaldia egingo dute igande goizean, Fortuna Kirol Elkarteak antolatuta. Atzo arratsaldean aurkeztu zuten Hondarribiko udaletxeko areto nagusian, eta bertan izan ziren Txomin Sagarzazu Hondarribiko alkatea, Arantza Rojo Fortunako kidea eta lasterketan parte hartuko duten hiru korrikalari: Lurdes Oiartzabal lezoarra, eta Iker Oliveri eta Ion Ugarte hondarribiarrak.
Share This Post