IRUTXULO.HITZA.INFO. Xabi Salaberria oiartzuarra izan da azkarrena.
Auzoko Suziri taldeak Euskara Batzordearen babesarekin antolatu duen krosa indartsu hasi du bere bidea. Gaur arratsaldean, Amara Berriko euskararen lehen krosean ia 120 korrikalarik parte hartu dute.
Probestu plazatik Loiolako Erriberako Ikasbide ikastolara joan dira parte hartzaileak, eta bi buelta egin dituzte, sei kilometroko ibilbidea osatu arte.
Share This Post