Doneztebeko Herri Krosaren 44 edizio ospatu dugu gaur goizean, ohitura den bezala, San Pedro bestak baino igande bat lehenago. Eguraldiak sobera lagundu ez badu ere, parte hartze ederra izan da, batez ere helduen laisterketan, herriko eta zonaldeko korrikalari aunitzekin, bai mutil nola nesketan.
Proba nagusian Beste Iruñeko Andoni Acebedo izan da garaile mutiletan eta Debako Idoia Nogales nesketan.
Proba motzean aldiz Hiru Herri taldeko Beñat Rubio eta Pamplona Atletico taldean laister egiten duen Saioa San Miguel doneztebarra izan dira hoberenak.
Herrikoetan Amaia Etxarte izan da hoberena nesketan eta Santi San Miguel, erran beharrik ere ez dago, mutiletan. Beraientzat ongi merezitako urdaiazpikoak.
Gainera prebenjaminetatik hasita jubenilak arte proba ezberdina izan ditugu. Hemen SAILKAPEN GUZTIAK: