Web
Analytics
Igandean jokatuko dute XXI. Loatzo Igoera-Jaitsiera - Lasterketak.eus Igandean jokatuko dute XXI. Loatzo Igoera-Jaitsiera - Lasterketak.eus

Igandean jokatuko dute XXI. Loatzo Igoera-Jaitsiera

HITZA. Amasako Martina kultur elkarteak eta Uxo-Toki elkarteak antolatuta, Loatzoko igoera-jaitsiera mendi lasterketa jokatuko dute etzi, hilaren 28an. Aurtengo igoera-jaitsiera lasterketa XXI. a izango da, eta ezaugarriak ohikoak izango dira.

Guztira, 9,7 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute korrikalariek, eta 583 metroko gora-beherari egin beharko diote aurre.

Amasako elizan hasiko da proba, 90 metroko altueran, eta Loatzoko gaina, berriz, 631 metrotan dago. Ondorengo jaitsiera arriskurik gabekoa bada ere, antolatzaileek istripuen ardura beren gain ez dutela hartuko azaldu dute.

Lasterketari 10:30ean emango diote hasiera Amasako Uxo-Toki elkartetik, eta gutxi gorabehera, hiru ordu laurden iraungo dute sailkapenaren lehen postuetan amaitzen dutenek. Izen-ematea, berriz, goizeko bederatzietatik aurrera egongo da zabalik Uxo-Toki elkartean, eta doakoa izango da.

Gizon zein emakumeek, maila berean parte hartuko dute, ez da desberdintasunik izango. Pasa den urtean, eta baita duela bi urte ere, Hassan Ait Chaou billabonatarra izan zen garaile.

Lehen hiru sailkatuen artean 250 euro, eta beste hainbat opari banatuko dituzte. Irabazleak, 120 euro, txapela, lore-sorta, txuleta eta ardo botila eramango ditu. Txapeldunordeak, 80 euro poltsikoratzeaz gain, oilasko bat eta txanpain botila bat eskuratuko ditu. Eta hirugarren sailkatuak, berriz, 50 euroko saria, untxi bat eta beste txanpain botila bat eramango ditu etxera.

Horrez gain, lasterketa amaitzen duten parte-hartzaile guztien artean, arkumeak, oilaskoak, untxiak, gaztak eta beste zenbait gauza zozkatuko dituzte. Loatzoko gainera hurbiltzen direnek ere hamaiketakoaz gozatzeko aukera izango dute.

Ezaugarriak · XXI. Loatzo Igoera-Jaitsiera
Data. Apirilak 28, igandea.
Lekua. Amasa.
Irteera. 10:30ean, Uxo Toki elkartetik.
Distantzia. 9,7 kilometro.
Desnibela. 583 metro.
Izen ematea. 9:00etatik aurrera, Uxo Tokin. Doan.
Sariak. Lehenak: 120 euro, txapela, lore sorta, txuleta eta ardo botila. Bigarrenak: 80 euro, oilaskoa eta txanpain botila. Eta hirugarrenak, 50 euro, untxia eta txanpain botila.

Artxibo
Event Search