GOIERRI.HITZA.INFO. Igandean egingo dute Axari Trail mendi lasterketa Idiazabalen, Mikel Garmendia zenaren oroimenez. Iaz, egin zuten lehen edizioa, eta aurten, joan den urteko harrera onak emandako ilusioarekin antolatu dute bigarrenez. Lasterketa sortu berria izan arren, hasieratik garrantzia izaten ari da Axari Trail proba. Lehen edizioa Euskadiko koparako puntuagarria izan zen, eta 234 korrikalarik hartu zuten parte; aurten, berriz, Euskadiko txapelketa jokatuko da Idiazabalen, eta 313 lagun lehiatuko dira.
http://goierri.hitza.info/2014/09/12/ii-axari-trail-mendi-lasterketa-egingo-dute-etzi-idiazabalen/
Share This Post