2024 urtean Anboto eta Txindokiko kilometro bertikalak irabazi ostean, Iñigo Alzola arrasatearrak modalitate honetan sasoi betean dagoela argi utzi du. Testu inguru honetan, Erronka Kirol Medikuntzatik proposatutako erronka buruan zuen aspaldian Iñigok eta pasadan urriaren 13an burutu zuen proba.
Gustuko dituen bi diziplinak batzea zen nahia: 0 metrotik, Zumaiatik, irten eta bizikleta Zegamaraino joan ondoren, Gipuzkoako eta Erkidegoko tontor altuenera igotzea, Zegama-Aizkorriko Kilometro Bertikalaren ibilbidetik. 1551 metrora dagoen Aketegiko tontorra zapaldu eta jaitsi ondoren berriz Zumaiara buelta egitea. Bizikletan eta korrikan.
Erronkaren helburua 5 ordutik jaistea zen, eta aise bete zuen helburua 4:50:43 denbora eginda.
Bizikletako lehen segmentuan, igoeran, haizea aurka izan zuen baina jaitsieran alde. Iñigoren esanetan “beharbada bizikletan igoera azkarregi egin nuen eta ondoren horren ondorioak itzulikoan nabaritu nituen”, “nekea handia izan nuen itzuleran”. Indarrak neurtzea izan zen zailena, mendiko jaitsieran batez ere. Bertikalaren igoeran ere, tarte batean, galduta ibili zen.
Oso pozik dago egindakoaz, ezarri du mugarria eta edonor animatzen du denbora hau hobetzera.
ERRONKA DATUETAN:
TOTALA:
Denbora: 4:50:43
Distantzia: 117,7 km
Positiboa: +2856 m
SEGMENTUAK
Zumaia-Zegama
Denbora: 1:43:50
Distantzia: 55.47 km
Positiboa: 1,125 m
Trantsizioa 1: 1:41
Zegama-Aketegi-Zegama
Denbora: 1:29:26
Distantzia: 6.96 km
Positiboa: 1,089 m
Trantsizioa 2: 1:42
Zegama-Zumaia
Denbora: 1:34:03
Distantzia: 55.29 km
Positiboa: 642 m