Web
Analytics
Joanes Goitisolok irabazi du Urdaibaiko Kopa - Lasterketak.eus Joanes Goitisolok irabazi du Urdaibaiko Kopa - Lasterketak.eus

Joanes Goitisolok irabazi du Urdaibaiko Kopa

BUSTURIALDEAKO HITZA. Aurten lehenengoz jokatu den Urdaibaiko mendi lasterketen lehen kopa Gernika-Lumora joan da, Joanes Goitisolo izan baita sailkapen orokorrean nagusi, puntu gutxien batu ondoren. Gernikarrak hamabi puntugaz amaitu du lau probako txapelketa, Unai Bilbao eta Argoitz Ircio bigarren eta hirugarren sailkatuek hurrenez hurren 20 eta 34 puntu izan dituzten artean. Beteranoetan Iñigo Bilbao nagusitu da, eta Ander Gerrikaetxebarria gazteetan. Nesken kasuan, seniorretan baino ez dago irabazlea: Iratxe Muñoz.

Arrolape mendi taldeak eta Haitz Biribil elkarteak antolatuta, domekan jokatu zuten mendizaleek Urdaibai Kopako laugarren eta azken proba puntuagarria, V. Forutik Forura mendi martxa. 21,6 kilometro izan zituen martxak, eta lasterka zein oinez egin zitekeen. 222 lagunek egin zuten martxa, eta 80 izan ziren lasterkakoa hautatu zutenak. Jon Lozano izan zen parte hartzaile denen artean azkarrena, 1:46:42ko denbora ezarrita. Ekaitz Kortazar (1:47:23) eta Julen Ozaeta (1:47:56) gelditu ziren bigarren eta hirugarren, eta Goitisolok (1:50:07) bosgarren amaitu zuen lasterketa. Nesketan Inma Ruiz izan zen irabazlea.

http://busturialdea.hitza.info/2013/09/16/joanes-goitisolok-irabazi-du-urdaibaiko-kopa/

Artxibo
Event Search