Web
Analytics
Jon Jaka: Ibilbide motza, baina ederra eta sakona da - Lasterketak.eus Jon Jaka: Ibilbide motza, baina ederra eta sakona da - Lasterketak.eus

Jon Jaka: Ibilbide motza, baina ederra eta sakona da

Iristear da aurten ere Egiako Sudur Krosa. Hirugarren urtez jarraian, Egiako Parkean jokatuko dute lasterketa; hala, antolakuntzako Jon Jakak prentsaurrekoa eman du gaur, herritarrak parte hartzera animatzeko. Apirilaren 14an izango da lehia, 17:00etan, eta sei kilometroko luzera izango du. “Ibilbide motza, baina ederra eta sakona da”, aipatu du Jakak. Izen ematea zabalik dago sei euroren truke honako tokietan: Kata taberna, Laister eta U-51 kirol dendak, eta herrikrosa.com webgunea. Lasterketaren egunean bertan ere izena emateko aukera egongo da, bederatzi eurogatik. “Jantzi zapatilak eta izerditu sudurrak” leloarekin deia egin du Jakak. Momentuz, 50 lagunek eman dute izena, baina iazko 130 partaideetara iristea espero dute.

 

Iturria: http://irutxulo.hitza.info

Artxibo
Event Search