IX. Zegama Aizkorri Kilometro Bertikala bihar, ostirala, jokatuko da baina ibilbidean aldaketak izango ditu. Egiten ari den eguraldiaren ondorioz eta parte-hartzaileen eta boluntarioen segurtasuna lehenesteko helburuarekin. Azkenean ibilbidea 4,2 kilometrokoa izango da eta 756 metroko desnibela izango du. Proba osoa kronometratua izango da, Zegamako plazatik irteten denetik Itzubiagako txabolaraino, bertan amaituko baita Kilometro Bertikala.
Atletak taldetan aterako dira hiru minuturo, lehenengo irteera 16:00etan izango delarik.
Segurtasun-arrazoiak direla eta, itzulera ez da igoera-trazadura beraren bidez egingo; aitzitik, ibilbide berri bat markatuta egongo da, bidegurutze guztietan probako boluntarioekin.
Sari banaketa ekitaldia 19:30etara aurreratuko da.