Web
Analytics
OIER ARIZNABARRETA ETA IRAIA GARCIA ONENAK DURANGALDEKO MARATOI ERDIAN - Lasterketak.eus OIER ARIZNABARRETA ETA IRAIA GARCIA ONENAK DURANGALDEKO MARATOI ERDIAN - Lasterketak.eus

OIER ARIZNABARRETA ETA IRAIA GARCIA ONENAK DURANGALDEKO MARATOI ERDIAN

Oier Ariznabarreta 1:15:54 denborarekin eta Iraia Garcia 1:31:38 denborarekin XXI. Durangaldeko Maratoi Erdiko podiumeko gorenera igo ziren. Biak osotzen zuten aurtengo kartela eta beraiek izan dira azkarrenak ibilbideko 21 kilometroak betetzen, Urkiolako Parke Naturaleko pistetan zehar egiten den lasterketa honetan.

Eguraldi zoragarri batekin hartu zuten irteera Urkiolako Santutegitik 300 korrikalariek, ibilbideko 11 edo 21 kilometroak betetzeko. 10:10etan ibilbideko laburreko 50 partehartzaileak irten ziren. Azkarrena Fco. Javier Costana izan zen 41’48″rekin, bere atzetik Alberto Legido minutu erdira eta hirugarren Iñaki Martinez izan ziren. Nesketan, Silvia Martin getxotarra nagusitu zen Irati Sarriugarteri eta Alazne Madariagari.

Lasterketa nagusian iparraldeko Pierre Urruty eta Oierren arteko borroka izan zen, eta 12garren kilometroan atzean geratu ostean Euskal Selekzioko korrikalaria, 17garrenean berriro harrapatu eta atzean utzi zion Oierrek. Helmugan Oierren baionakoari bi minutu ezarri zion. Besta aldetik, David Garcia esprintean lortu zuen hirugarren postua bere taldekidea den Gorka Bizkarra gaindituz.

Nesketan Bidezabalgo korrikalaria Iraia Garcia jaun eta jabe izan zen lasterketa osoan zehar. Bere atzetik Cristina Loeda eta Elena Calvillo izan ziren.

GIZONEZKO SAILKAPENA URKIOLA 2011 21k:
1. ARIZNABARRETA AGUIRRE, OIER 1 :15:54 1
2. URRUTY, PIERRE 1 :18:17
3. GARCIA, DABID 1 :20:49
4. BIZKARRA ETXEGIBEL, GORKA 1 :20:59
5. VALVERDE GONZALEZ, MIGUEL ANGEL 1 :21:07

EMAKUMEZKO SAILKAPENA URKIOLA 2011 21k:
1. IRAIA GARCIA 1:31:38
2. CRISTINA LOEDA 1:32:39
3. ELENA CALVILLO 1:35:42
4. SAIOA OLITE 1:39:59
5. SILVIA TRIGUEROS 1:43:23

Iturria: www.euskaltrail.com

 

Artxibo
Event Search