Web
Analytics
OIER ARIZNABARRETAK ETA AINARA URRUTIAK BERAKO XVII MENDI MARATOI ERDIA IRABAZI DUTE - Lasterketak.eus OIER ARIZNABARRETAK ETA AINARA URRUTIAK BERAKO XVII MENDI MARATOI ERDIA IRABAZI DUTE - Lasterketak.eus

OIER ARIZNABARRETAK ETA AINARA URRUTIAK BERAKO XVII MENDI MARATOI ERDIA IRABAZI DUTE

BERAKO MENDI ERDI MARATOIA 2023

Oier Ariznabarretak, ordu bat, 41 minutu eta 39 segunduko denborarekin, eta Ainara Urrutiak, 2 ordu, 4 minutu eta 36 segunduko denborarekin, Beran (Nafarroa) ospatu den mendi maratoi erdiaren hamazazpigarren edizioko irabazleak izan dira. Durangoko korrikalaria zortzigaren aldiz jarraian atera da irabazle gizonezkoen kategorian, Beñat Katarain eta Imanol Kañamaresen aurretik, bigarren eta hirugarren hurrenez hurren, 21 kilometro eta 2.700 metroko desnibel metatua duen ibilbidean.

Guztira 491 korrikalarik parte hartu dute proban, haietatik 458 iritsi direlarik helmugara. Publiko handi batek jarraitu du tenperatura fresko batekin egin den lasterketa, goizaren hasieran lainotuta egon dena, eguzkitsu ondotik.

Ariznabarreta lehenengo metrotik gailendu da lasterketan, eta Larundik, ibilbideko punturik altuenetik pasatzean, 14. kilometroan, 4 minutu ateratzen zizkion bigarren Katarain bigarren sailkatuari.

Irabazleak ezin izan du berak 2014ean ezarritako ordu bete, 37 minutu eta 30 segunduko errekorra gainditu. Ibardingo tarteko helmuga ere, 150 eurorekin saritutakoa, Ariznabarretak berak eskuratu du.

Emakumezkoen kategorian Urrutia bere palmaresa betez estreinatu da, garaipen zabal batekin. Hamaika minutu atera dizkio bigarren sailkatuari, Maddalen Jiménez beratarri. Bertze korrikalari beratar batek, Ane Eltzaurdiak, podioa osatu du.

Ainara Urrutia eta Beñat Katarain dira Euskal Kopako liderrak, gaur Beran ospatutako lasterketa hirugarren proba puntuagarria izan baita Kolazino eta Kilimonekoen ondotik.

Gazte Trailean, korrikalari jubenilentzako, Manex Etxeberri Pacheco korrikalari saratarrak irabazi du, Unax Hernando eta Eder Tapiaren aurretik, Beran hasi eta bukatzen zen 10 kilometroko ibilbidean. Emakumezkoen kategorian, bitartean, Manttale taldeko Oihana Arrutik irabazi du Madi Lizarragaren aurretik.

Txiki Trailean, 5 kilometroko distantzian, infantil kategoriako Victor Fernandez eta Saioa Cenoz izan dira irabazleak, eta kadetetan, Julen Badiola eta Lide Etxarri.

Taldekako sailkapenean Hiru Herri taldea gailendu da, Kbrnzos (Kabronazos)-en aurretik.

ARGAZKIAK:

Lorea Arroabarrena

EMAITZAK:

GAZTE TRAIL

ERDI MARATOIA

TXIKI TRAIL

XVII. BERAKO MENDI MARATOIA ERDIA/XVII MEDIA MARATÓN DE MONTAÑA

Masculino/Gizonezkoak                                            Emakumezkoak/Femenino

  1. Oier Ariznabarreta 1:41:39 1. Ainara Urrutia 2:04:36
  2. Beñat Katarain 1:45:20 2. Maddalen Jiménez 2:15:10
  3. Imanol Kañamares 1:46:12 3. Ane Elzaurdia 2:15:31
  4. Ion Sola 1:46:30 4. Leire Elola    2:15:41
  5. Josu Urrestarazu 1:47:00 5. Irene Artarcoz 2:16:07

Veterano masculino/Beterano Gizonezkoak              Veterano femenino/Beterano Emakumezkoak

  1. Alberto Barberena 1:54:00 1. Nerea Amilibia 2:19:47
  2. Iker Irastorza 1:58:19             2. Maud Combarieu 2:21:17
  3. Anjeltxo Aranibar 2:03:12
  4. Joseba Lasarte 2:03:12             3. Nuria Mendivi   2:28:41

EQUIPOS/TALDEAK

  1. Hiru Herri
  2. Kbrnzs (Kabronazos)

GAZTE TRAIL

Gizonak                                 Neskak

  1. Manex Etxeberri 47:14 1. Oihana Arruti 57:29
Leave a Comment

Artxibo
Event Search