Web
Analytics
Pablo Benito Garcíak eta Montserrat Sánchez de las Matasek irabazi dute maratoia, EDP Vitoria-Gasteiz Martín Fiz Maratoiko proba erregina - Lasterketak.eus Pablo Benito Garcíak eta Montserrat Sánchez de las Matasek irabazi dute maratoia, EDP Vitoria-Gasteiz Martín Fiz Maratoiko proba erregina - Lasterketak.eus

Pablo Benito Garcíak eta Montserrat Sánchez de las Matasek irabazi dute maratoia, EDP Vitoria-Gasteiz Martín Fiz Maratoiko proba erregina

Pablo Benito Garcíak 2:23:07an gelditu du erlojua; Madrileko Montserrat Sánchez de las Matasek, berriz, 3:12:51n.

Bi urteko etenaldiaren ondoren, EDP Vitoria-Gasteiz Martín Fiz Maratoia Gasteizko kaleetan izan da 18. edizioan. Aurten, Cervantes pasealekuan zegoen irteera, eta lasterketari ilusioz aurre egiten zioten 2.500 lasterkari hartu ditu.

Espero baino euri gutxiago eginda eta aparteko gertaerarik gabe iritsi dira parte-hartzaileak helmugara.

10k – Herri-lasterketa
Helmuga zeharkatu duen lehen lasterkaria Gustavo Sánchez izan da, 0:32:47an erlojupekoa gelditu baitu, eta atzetik Francisco Javier Menta Martínez, 0:32:55ean. Hirugarrenik, Roberto Duquek 0:34:33an osatu ditu 10k-ak.

Emakumeen sailkapenean, Pilar Moran izan da 10k distantziako lehen emakumea, 0:38:00ean. Gasteiztarraren atzetik Izaro Rubio iritsi da 0:38:28 denborarekin, eta, podiuma ixten, Diana Vecillas 0:39:01ean.

21k – Maratoi-erdia
Elena Loyo atleta olinpikoa hegan egin du Gasteizko kaleetan eta 1:18:19an egin ditu 21 kilometroak. Ondoren, Arrate Mintegui gasteiztarrak zeharkatu du helmuga 1:22:59 denborarekin. Ane Alberdik 1:29:30ean itxi du podiuma.

Gizonezkoen podiumean ez da bertakorik izan: Raúl Gándara kantabriarra sartu da lehenengo 1:10:25 denborarekin, Diego Pascual bizkaitarra bigarren (1:11:04) eta Ander Lazcano gipuzkoarra hirugarren (1:11:12).

42k –Maratoia
Pablo Benitok amaierara arte borrokatu behar izan du garaipena lortzeko. Izan ere, Marc Hurtado taldekideak, 17. edizioko irabazleak, ez dio lasterketa batere erraz jarri Martín Fizen ilobari. Benitok bihotza zatituta izan duela baieztatu digu: “Borroka oso polita bizi izan dut asko maite ditudan bi pertsonarekin”. Bi lasterkariek zirkuitua ia parean osatu dute. Azkenik, Cervantes pasealekuan, Pablo Benito Garcíak lehen postua lortu du 2:28:38 denborarekin, EDP Vitoria-Gasteiz Martín Fiz Maratoiko txapeldun berriaren titulua eskuratuz, eta Marc Hurtado katalana bigarren postuan geratu da (2:29:03). Podiuma Alberto Franco gipuzkoarrak itxi du 2:34:40 denborarekin.

Emakumezkoetan, lehena Madrileko Montserrat Sánchez de las Matas izan da (03:12:51). Bigarren postuan, madrildarra hau ere, Laura Galiano López (03:19:14. Hirugarren postua Argider Txurrukarentzat izan da (03:46:17).

42K-Maratón
🥇Montserrat Sánchez

21K-Media maratón
🥇Elena Loyo Menoyo

10K-Carrera popular
🥇Pilar Moran Cubillo

42K-Maratón
🥇Pablo Benito Garcia

21K-Media maratón
🥇Raúl Gándara

10K-Carrera popular
🥇Gustavo Sánchez

GEHIEN ESPERO ZEN EDIZIOA
Bi urtez Arabako lurraldean antolatzen den maratoi bakarra egin gabe egon ondoren, atletismo zaleek besoak zabalik hartu dute proba. Hala esan digu Martín Fizek, eta gaineratu du: “Ez ginen joan, EDP Vitoria-Gasteiz Martín Fiz Maratoia Gasteizek merezi duen ekitaldi handia da”.

Izen-emateak ia agortuta zeudenez, edizio berri honek hainbat berrikuntza izan ditu. Hala nola, irteeraren eta helmugaren kokapen-aldaketa, biak Cervantes pasealekuan izan direlarik. Gainera, helmugara iristea lortu duten parte-hartzaile guztiek finisher domina bat lortu dute, aurten diseinua aldatu duena.

Jardunaldia amaitzeko, garaikurrak eman zaizkie distantzia bakoitzeko lehen hirurei. Gorka Urtaran Gasteizko alkateak banatu ditu garaikurrak, probaren babesle den Gasteizko Udalaren izenean. Beste babesle batzuek ere parte hartu dute:

Livia López Gutiérrez, Gasteizko Kirol eta Osasun zinegotzia.
Estíbaliz Canto Llorente, Gasteizko Hezkuntza eta Kultura Saileko zinegotzi ordezkaria.
Ana del Val Sancho, Kultura eta Kiroleko foru diputatua.
Mikel Alonso de Mezquía, Kutxabank.
Idoia Martínez, El Correo.

Eta laguntzaileen aldetik, hauek parte hartu dute:

Vocke
Coca Cola
Skechers
Jorge Fernández
Volkswagen Belabia Motor

EDP Vitoria-Gasteiz Martin Fiz Maratoiaren antolakuntzatik eskerrak eman nahi dizkiegu Gasteizko hiriari, ekitaldian parte hartu duten atletei, gure maratoian konfiantza duten babesle eta laguntzaileei, beraien laguntzarik gabe hau posible izango ez litzatekeen boluntarioei eta antolakundeko kide diren ia 300 pertsonei.

Eskerrik asko bihotzez.

Leave a Comment

Artxibo
Event Search