Web
Analytics
Parte-hartze handia izan da Larraul-Ernio-Larraulen - Lasterketak.eus Parte-hartze handia izan da Larraul-Ernio-Larraulen - Lasterketak.eus

Parte-hartze handia izan da Larraul-Ernio-Larraulen

Larraulgo Udalak eta zenbait herritarrek lehenengo aldiz antolatutako Larraul -Ernio- Larraul lasterketan 170 pertsona inguruk parte hartu zuten. Eguraldia lagun izan zuten ibilaldian zehar, eta emaitzarekin gustura geratu dira antolatzaileak. Oier Ariznabarreta izan zen helmugara, lehena, iritsi zen korrikalaria. Bigarren Hassan Ait Chaou, villabonatarra izan zen; eta hirugarren postuan gelditu zen, Jon Iturralde korrikalaria.

Nesken artean,Nerea Amilibia zizurkildarra izan zen azkarrena. Leire Elosegik eta Eva Pelaezek lortu zituzten bigarren eta hirugarren postuak, hurrenez hurren. Helmugara iritsi zen lehen herritarra, berriz, Jon Urkaregi izan zen.

Iturria: http://villabona-aiztondo.hitza.info

 

Artxibo
Event Search