IRUTXULOKO HITZA. Porrontxoetako herri lasterketa jokatu zuten larunbat arratsaldean, jaiak puri-purian zirenean. Guztira, 81 korrikalari aritu ziren Egiako maldetan barrena, eta Raul Gomez lasartearra izan zen helmuga zeharkatzen lehena, 22 minutu eta 14 segundoko denbora eginez. Mikel Albeniz egiatarra izan zen bigarrena (22:30), eta hirugarrena, berriz, Ander Sagarzazu bidebietarra (22:59). Emakumeei dagokienean, Naiara Casi larratxotarra izan zen lehena (27:57), Nieves Civicos bigarrena (29:35) eta Begoña Julian hirugarrena (30:22).
http://irutxulo.hitza.info/2013/09/16/raul-gomez-izan-da-porrontxoetako-azkarrena/
Share This Post