SkyRhuners maiteak eta grinatsuak, 2024ko irailaren 21ean, Ascainen!
Skyrhunen 10. editioa izango da. Lasterketa honen 10 urteak BaskandFurious – 2014-2024 izango dira. Edizio zoroagoa.
Azken edizioa.
Bai, ondo irakurri duzu… Normalean txiste onak egiten ditugu, baina hemen ez. 10. hau azkena izango da. Ala ere, ez, ez pentsa dortsalak izango direla denentzat 😉
Baina, hemen izango da. Irailak 21, larunbata.
Zutaz kontatzen gara.
Izen emaiteei buruzko informazio guzia (2024ko maiatza-ekaina) sarean laster ezarriak izanen da, baina aldaketa gutxi izango dira. Skyrhunek Skyrhune izaten jarraituko du amaierara arte.
Dortsalekin ala gabe, pitxun lasterketatik Rando Gourmandera, larunbat goizeko azokatik goizaldean merkatuko argiak itzali arte, Miramarretik Azkenara, koloretako dominak maillot bereizgarriekin, odoloste beltzatik Euskal pastelara, maillot berdeatik Zach Miller garaikurrara, 100 metroko hesietatik Soka-Tirara…
Skyrhuneko 200 boluntarioen taldea prest !
Baina zergatik?
Ez dago arnasarik erakunde harrigarri honetan, trailerrarekiko eta, batez ere, Outdoor kirolekiko grinak bere horretan dirau.
Beraz ? Gaur egungo Traila ez da atzokoa. Aldaketak esponentzialak dira eta azkartzen ari dira… zoritxarrez, ez defendatzen ditugun balioen zentzuan.
Skyrhune gertaera guztiz atipikoa da… hain denbora gutxian egutegiko proba gorenetako bat bihurtu dena, ia internazioarteko ospea duena.
“Infernuko makina ekonomikoari” ezingo diogu eutsi. Orain dirua sobera dago, eta tolesteko modu bakarra dortsalaren prezioa bikoiztea edo hirukoiztea litzateke. Eta, gainera, horrek ez luke dena konponduko…
Gure usteekin joango gara. 10 urte hauetan pozik joango gara : erokeriak irailero.
Eskerrik asko ulertzeagatik. 2024ko irailerako espero zaitugu.
Skyrhuneko 200 boluntarioen taldea.