Web
Analytics
SKYRHUNEren 9. EDIZIOKO HASIERA - Lasterketak.eus SKYRHUNEren 9. EDIZIOKO HASIERA - Lasterketak.eus

SKYRHUNEren 9. EDIZIOKO HASIERA

LA SKYRHUNE 2023

Ofiziala da, Skyrhuneren 9. edizio hau behin betiko abian da : izen emateak maiatzaren 1ean hasi dira eta maiatzaren 31n amaituko dira.

2022-ko zifra batzuk : 1770 aurre-izen-emateak, bakarrik 400 dorsal hartuta zozketan, 150 dorsal Eliteak/Laguntzaileak. Salbuespenez iaz, azken 4 urtetan, 4   huts jarraian pilatu dituztenei eskaini diegu izen-emate bat.

2023ko irailaren 23ko larunbateko 9. edizio hau Frantzia-Belgika 2023ko Golden Trail National Series-en finalerako txapelketan izango da berriro. Eta aurten berri bat: Skyrhune ‘Euskal Herriko Kopa’ euskal txapelketan izango da ere… erronkak itxura bikaina du! Euskal Herriko Mendizale     protagonista guztiak lanean ari dira festa handia izan dadin, dela korrikalarien, boluntarioen edo ikusleen alde!

Elite ez direnentzat, aurre-izen emateak maiatzaren 31a arte… Ekainaren 15ean, osteguna, denek zozketan parte hartzeko aukera emango dio  : Izen-emateak ondoko loturan: https://www.njuko.net/skyrhune2023/register/waiting-list/101191

Eliteko korrilarientzat, izen-ematea maiatzaren 1etik dago zabalik, baina eskuragarri dauden 100 dortsalaren mugan. Kontuan hartzen dira ‘Elite korrilariak’, ‘Pottok d’Or’ izan direla 2021/2022 edizioetan edo 750 Pt Index UTMB-ITRA dituztenak). Izen-emateak ondoko loturan:

https://www.njuko.net/skyrhune2023/register/waiting-list/101192

Sarbide berezia kopako kolarrientzat : Hegoaldeko korrilariek ez dute beti ITRA-ko maila. Baina kopako lasterketetan, azpiko denborak jaisten daldin  badira, elite dorsala lor dezakete. Izen-emateak ondoko loturan: https://www.njuko.net/skyrhune2023/register/waiting-list/101192

Edozein zalantza argitzeko, joan xehetasun guztiak ageri diren gure webgunera:

https://www.skyrhune.com/

Iazkoa, guztien oroimenean geratuko da ezinbestean! Eguraldi-baldintza konplikatuak, egun osoan zaparrada oso gogorrak, haizea eta tenperatura oso freskoak, eta, noski, bere ospeari leial, Skyrhune 2022 bere ohiko ibilbide zorrotzean egin zen, 21km-koa eta 1700m desnibel positiboa. Lasterketen aldetik, Skyrhune 2022rako faboritoek erantzun dute: nesketan, Mathilde Sagne (Esclup d’Azun taldetik) nagusia izan zen  2h20’17’’ tan, eta mutiletan,  Loic Robert izugarria izan zen eta 1h52’16’’tan irabazi zuen (Historia guztian 2garren denbora!): Ohi bezala, bere kabuz hartu zuen lasterketa lehen kilometroetatik, nahiz eta 2 orduz azpitik top10 oso estua izan, justu bere atzetik.

Helmugan irribarreak bistan ziren lasterkarien artean nahiz eta guziz bustirik eta lokazturik izan.

Boluntarioak izoztuta baina beti pozik eta alai, ikusle kopurua ibilbideko puntu ezberdinetan, aparteko gazte eta haurren lasterketak…. eta arratsalde-gau guztiz zoroa, estalitako Merkatua leporaino, gauaren amaiera arte! …
Osagai guztiak bai hor zeudela! …Skyrhune 2022 hau gogoratuko da!!!

2022ko edizioko laburpen bideoa:

https://vimeo.com/754772587

Leave a Comment

Artxibo
Event Search