UZTARRIA.COM. 616 lagunek esan diote agur 2013. urteari lasterka gaur, asteartea, 6,4 kilometroko San Silbestre lasterketa nagusian. Ehunka gizon- emakumek hartu dute parte urtez urte indarra hartu duen proban, Yerai Varela oñatiarra (19:44) eta Nerea Azpiazu azpeitiarra (25:30) izan dira helmugaratzen aurrenak. Gizonezkoetan bigarren Xabat Manzisidor azpeitiarra (20:43) izan da, eta Gemma Hernandez urretxuarra(26:16) emakumeetan. Hirugarrenak Imano Larrañaga azkoitiarra (20:43) eta Begoña Bakeriza azkoitiarra (26:45) izan dira.
Gainontzeko mailetan ere parte-hartzaile ugari izan da, 10:30etik aurrera jokatu diren lasterketetan. 13:00ak aldean bukatu da lasterketa nagusia eta sari banaketarekin eman diote bukaera atletismo festari.
Xeye Atletismo Taldeak Urola Kostako Hitza-ren laguntzarekin eta Udalaren babesarekin antolatu du lasterketa.