Web
Analytics
ZESTOA: Umorea nagusi izan zen III. San Silbestre lasterketa/festan - Lasterketak.eus ZESTOA: Umorea nagusi izan zen III. San Silbestre lasterketa/festan - Lasterketak.eus

ZESTOA: Umorea nagusi izan zen III. San Silbestre lasterketa/festan

DIARIOVASCO.COM. Hirugarren urtez ospatu da urte zaharreko korrika herrikoia Zestoan, eta aurten ere parte hartze bikaina izan du. Helduen proban 111 lagunek hartu zuten parte, eta gaztetxoen bi saiotan 90 bat korrikalarik. Aurten ere iazko txapeldun berberak izan ditugu: Garokoitz Tabasco gizonezkotan eta Nerea Amillibia emakumezkotan. Mozorro onenaren saria berriz Joseba Errexilek irabazi zuen.

Mozorroak eta festa bultzatzeko asmoz, hurrengo urtean sari gehiago eta hobeagoak izango direla mozorrotzen diren korrikalarientzat esan digute antolatzaileek.

http://www.diariovasco.com/v/20140103/costa-urola/umorea-nagusi-izan-silbestre-20140103.html

Artxibo
Event Search